Aldagaiak

Aldagai-eremuen bidez eduki dinamikoa gehi dezakezu dokumentuetan. Adibidez, aldagai bat erabil dezakezu orrialde-zenbakitzea berrezartzeko.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago - Aldagaiak fitxa


Mota

Eremu mota erabilgarriak zerrendatzen ditu.

Mota

Deskribapena

Ezarri aldagaia

Aldagaia eta haren balioa definitzen ditu. Aldagai baten balioa aldatzeko, egin klik aldagai-eremuaren aurrean eta aukeratu Editatu - Eremua.

Erakutsi aldagaia

Hautatu zerrendan sakatu den aldagaiaren uneko balioa txertatzen du.

DDE eremua

DDE esteka txertatzen du dokumentuan, eta hori nahi adina aldiz eguneratu dezakezu esleitutako izenaren bidez.

Txertatu formula

Zenbaki finkoa edo formula baten emaitza txertatzen du.

Sarrera-eremua

Balio berri bat txertatzen du aldagaiarentzat edo erabiltzailearen eremuarentzat.

Sarrera-eremuko aldagaiaren balioa baliozkoa da eremua txertatzen den lekutik aurrera. Aurrerago aldagaiaren balioa dokumentuan aldatzeko, txertatu izen bereko beste sarrera-eremu bat, baina beste balio batekin. Dena den, erabiltzailearen eremuaren balioa globalki aldatzen da.

Aldagaiak Hautatu eremuan bistaratzen dira. Txertatu botoia sakatzean, Berrikusi eremuak elkarrizketa-koadroa agertuko da, balio berria edo ohar formako testu gehigarria sartzeko.

Zenbaki-barrutia

Zenbakitze automatikoa txertatzen du taula, irudi edo markoetarako.

Ezarri orrialde-aldagaia

Dokumentuan erreferentzia-puntu bat txertatzen du, eta horren ondoren orrialde-kontaketa berrabierazten da. Hautatu "aktibatu" erreferentzia-puntua gaitzeko, eta "desaktibatu" desgaitzeko. Desplazamendu bat ere sar dezakezu orrialde-kontaketa beste zenbaki batetik hasteko.

Erakutsi orrialde-aldagaia

Orrialde kopurua bistaratzen du "Ezarri orrialde-aldagaia" erreferentzia-puntutik eremu honetaraino.

Erabiltzailearen eremua

Aldagai global pertsonalizatua txertatzen du. Erabiltzailearen eremua baldintza-instrukzio baten aldagaia zehazteko erabil dezakezu. Erabiltzailearen eremua aldatzean, aldagaiaren instantzia guztiak eguneratzen dira dokumentuan.


Hautatu

Mota zerrendan hautatutako eremu motarako dauden eremu erabilgarriak zerrendatzen ditu. Eremu bat txertatzeko, egin klik eremuan eta sakatu Txertatu.

Iradokizun-ikonoa

Hautatu zerrendako eremu bat azkar txertatzeko, eutsi sakatuta teklari eta egin klik bikoitza eremuan.


Formatua

Eremu bat data bat bistaratzen ari bada, orduan Formatua erabiliko da dataren, orduaren edo zenbakiaren itxura pertsonalizatzeko. Formaturik arruntenak 'Formatua' leihoan erakutsiko dira, edo egin klik 'Formatu gehigarriak' aukeran formatu pertsonalizatu bat definitzeko.